Legazpiko Udal Liburutegia

Legazpiko Udal Liburutegiko bloga

Udarako liburu eta pelikulen gomendioak: "Biblioporrak 2025"

Argitalpen-data: 

Dagoeneko eskuragarri dago Legazpiko liburutegian, Antzuolako, Aretxabaletako, Aramaioko, Arrasateko, Bergarako, Elgetako, Eskoriatzako eta Oñatiko liburutegiekin elkarlanean egindako "Biblioporrak 2025" irakurketa gida.

Irakurketa gida honek hainbat adinetarako egokiak izan daitezkeen liburuak gomendatzen ditu. Euskarazko nahiz gaztelaniazko liburuak dira, adinaren arabera horrela sailkatuta: 0-5 urte bitarteko haurrak, 5 eta 8 urte bitartekoak, gazteak eta helduak. Gainera, 6 film gomendatzen ditu.

Liburutegian bertan eskura daiteke "Biblioporrak 2025" gida eta gainera, ikastetxeetan ere banatu dira aleak.

Gidak proposatzen dituen izenburuetatik, hauek dira liburutegian eskuragarri daudenak.

Bota begirada bat gidari hemen.

Edo deskargatu hemen (PDF) (leiho berri batean irekitzen da).