Legazpiko Udal Liburutegia

Legazpiko Udal Liburutegiko bloga

Jon Bilbao idazlea dator Legazpira, "Basilisco" liburuaren aitzakian

Argitalpen-data: 

Maiatzaren 28an izango da, arratsaldeko 18:00etan. Apirilean "Liburuaren Eguna" ospatzen dugula eta gonbidatu dugu liburutegira.

Gaztelerazko irakurle klubaren baitan izango da.

Jon Bilbao idazlearen "Basilisco" eleberria irakurrita eraman, eta haren gaineko solasaldia egingo da idazlea bertan dela. 

Monica Leiva kazetariak egiten ditu gidari lanak.

Asteazkeneko saioa, saio irekia da eta edonor joan daiteke. Bide batez, irakurle klubak nola funtzionatzen duen ikus dezake.

Jon Bilbao (Ribadesella, 1972) meatze-ingeniaria eta Ingeles Filologian lizentziatua da. Euskadi Saria irabazi zuen 2010ean Bajo el influjo del cometa lanarekin Gaztelaniazko literatura kategorian. Beste hainbat ipuin-liburu eta eleberriren egilea da, eta azken urteotan, Basilisco (2020), Los extraños (2021), Araña (2023) eta Matamonstruos (2024) eleberriak argitaratu ditu, non iragana eta oraina, fikzioa eta errealitatearekin gurutzatzen diren. Gaur egun Bilbon bizi da.