Legazpiko Udal Liburutegia

Legazpiko Udal Liburutegiko bloga

Miren Amuriza idazlea dator Legazpira, "Basa" liburuaren aitzakian

Argitalpen-data: 

Asteazkenean apirilak 24ean izango da, arratsaldeko 18:00etan. Apirilean "Liburuaren Eguna" ospatzen dugula eta gonbidatu dugu liburutegira.

Gaztelerazko irakurle klubaren baitan izango da.

Miren Amuriza idazlearen "Basa" eleberria irakurrita eraman, eta haren gaineko solasaldia egingo dute idazlea bertan dela. Miren Agur Meabek gaztelerazko itzulpena egin dio bere jatorrizko euskarazko lanari eta saioa izan, gazteleraz izango da.

Monica Leiva kazetariak egiten ditu gidari lanak.

Asteazkeneko saioa, saio irekia da eta edonor joan daiteke. Bide batez, irakurle klubak nola funtzionatzen duen ikus dezake.

Miren Amuriza bertsolari eta idazlea, bere protagonista bezain basatia den eleberri honi esker, euskaraz idazten eta argitaratzen duten gazteentzako XX. Igartza Saria lortu zuen, kritika bikainak jasoz eta publikoak oso harrera ona eginez. Miren Agur Meabe idazleak egindako itzulpen bikainarekin, liburu hau berezko pultsu piztuarekin datorkigu.