Legazpiko Udal Liburutegia

Legazpiko Udal Liburutegiko bloga

Ipuinak entzutea eta ipuinak kontatzen ikastea datoz haurrak liburutegira

Argitalpen-data: 

Ipuinak kontatzen ikasten lantegia 2022 urtean

Legazpiko Domingo Agirre eta Haztegi Ikastolako ikasleak gonbidatuko ditugu liburutegira etortzea maiatzean zehar, ipuinak entzutea eta kontatzen ikastea.

Ipuinak tresna paregabea dira haurren irudimena, sormena eta hizkuntza gaitasuna akuilatzeko. Ipuin kontaketa eta tailer txiki honen bitartez, ipuinekin gozatu eta publiko aurrean adierazteko zenbait teknika landuko dituzte jolasen bitartez.

Hona hemen jorratu nahi diren helburuak:

  • ipuin kontaketarekin gozatu
  • ahozko kontaketa erdigunera ekarri
  • saioan zehar,  ipuin kontaketa aberasteko baliabide eta teknika batzuk ezagutu
  • ipuina ikaslearen iruditegira hurbildu
  • komunikatzeko estrategiak garatu.

Amaia Elizagoien ipuin kontalariak eskeiniko ditu saioak, kontaketa saioetan eta formazio lanetan aritua dena.

Saioak ordu 1 eta 15 minutukoak izango dira liburutegian bertan.