Apirilak 2an, Haur eta Gazte Liburuaren Nazioarteko Eguna da, eta hilaren 23an, berriz, Liburuaren eta Jabego Intelektualaren Nazioarteko Eguna izango da. Udal Liburutegian urtero antolatu izan ditugu apirileko hilabete honetan ekitaldiak egun horiek ospatzeko. Aurten, bestetan lez, idazleekin solasaldiak izango ditugu:
Egitaraua honako hau da:
- 17, asteazkena: ipuin kontaketa Ines Bengoarekin liburutegian. Saioa irekia 5 urtetik aurrerako haurrentzat eta arratsaldeko 18:00etan.
- 22, astelehena: Miren Agur Meabe idazlearekin solasaldia “Itsasoaren atea” liburuaren inguruan, DBH-ko ikasleekin, Kultur Etxeko Areto Nagusian.
- 23, asteartea: Nerea Ibarzabal idazlearekin solasaldia “Bar Gloria” liburuaren inguruan, batxilergoko ikasleekin, Kultur Etxeko Areto Nagusian.
- 24, asteazkena: Miren Amuriza idazlearekin solasaldia “Basa” liburuaren inguruan, gaztelerazko irakurketa klubaren baitan eta Monica Leivak gidatua. 18:00etan Kultur Etxeko Areto nagusian. Saio irekia, gaztelaniaz. Saiorako, liburua irakurri nahi duenak, badu ale bat eskura liburutegian.
- 25, osteguna: Angel Erro idazlearekin solasaldia “Poema liburu bat : irakurtzeko jarraibideak” liburuaren inguruan, euskarazko irakurketa klubaren baitan eta Miriam Lukik gidatua. 18:30ean Kultur Etxeko Areto nagusian. Saio irekia, euskeraz. Saiorako, liburua irakurri nahi duenak, badu ale bat eskura liburutegian.