Legazpiko Udal Liburutegia

Legazpiko Udal Liburutegiko bloga

Irakurketa klubak liburutegian. Ezagutzen al dituzu?

Argitalpen-data: 

Irakurketa kluben informazioa

Bi talde daude martxan, espainolez irakurtzen dutenen taldea, Mónica Leivaren gidaritzapean aritzen dena, eta euskaraz irakurtzen dutenen taldea, Miriam Lukiren gidaritzapean. Hilean behin elkartzen dira biak ere, aurrez adostutako liburu baten harira, literaturaz eta bizitzaz hitz egiteko.

Legazpiko liburutegiak berak jartzen ditu parte-hartzaileen eskura irakurri beharreko liburuak. Irakurketa taldeak irekiak dira, baina parte hartzeko aurrez izena eman behar da Udal Liburutegian bertan edo telefonoz: 943737186, e-postaz: liburutegia@legazpi.eus edo WhatsAppez: 639851172.

Hurrengo saioan parte hartzeko garaiz zabiltza oraindik. Hona bi taldeetako martxoko saioen berri:

24, ASTEAZKENA: Gaztelerazko literatur klubaren saioa. 18:30ean Kultur Etxeko Areto Nagusian. Gidari: Mónica Leiva. Landuko den liburua: El club de los mentirosos/ Mary Karr.

25, OSTEGUNA: Euskarazko literatur klubaren saioa. 18:30ean Kultur Etxeko areto nagusian. Gidari: Miriam Luki. Landuko den liburua: Kafe tristearen balada / Carson McCullers.


Zatoz eta probatu ezazu! Ezagutzea bezalakorik ez dago, beldurrak eta kezkak uxatzeko!