Legazpiko Udal Liburutegia

Legazpiko Udal Liburutegiko bloga

Udarako irakurketa gomendioak Legazpiko liburutegitik

Argitalpen-data: 

(25. urteurrenaren bideo iragarkia)

Adin ezberdinentzako, euskeraz zein erderaz idatzitakoak eta uda partean zein oporretara eramateko eskuragarri dituzu liburutegian.

"Biblioporrak" irakur gida egiten 25 urte dihardugunez, oraingoan eraberrituta dator gainera eta ehundik gora proposamen dakartza, lagunduko dutenak edozein adin, ohitura eta zaletasun duten pertsonen irrika asebetetzen.
Berriak bezain interesgarriak diren produktuak daude, adinka sailkatuak, eta baita gaurkotasuna galdu ez duten liburuak ere, 25 urte hauetako gidetatik berreskuratu ditugunak, irakurketa ahaztezinak, alegia.

Gida pdf-an (1,33MB) deskargatu dezakezu edo ikusteko Issuu-aren loturan zapaldu.

Jarraitu gaitzazu

Sare sozialetan