Ekainaren 1ean HABE Liburutegiak bere ateak zabalduko ditu, berriz ere. Aste hauetan lanean aritu gara Liburutegia modu seguruan ireki ahal izateko eta zuei ahal bezain zerbitzu onena emateko.
Egoera berri honetan, hauek dira Liburutegia erabiltzeko jarraibideak:
- Ahal dela, eskatu aldez aurretik maileguan hartu nahi dituzun dokumentuak: katalogoaren bitartez, telefonoz, Whatsapp-ez, emailez.
- Liburutegira etortzeko aurretiko hitzordua behar da. Telefonoz, Whatsapp-ez edo emailez eska dezakezu.
- Bakarrik etorri, eta, ahal dela, ekarri poltsa bat hartuko dituzun dokumentuak gordetzeko.
- Itzultzeko dokumentuak sarrerako kaxan utzi behar dituzu.
- Liburutegi barruan ezinbestekoa da segurtasun eta higiene neurriak jarraitzea: musukoa, eskuak garbitzea eta segurtasun distantzia mantentzea.
Liburutegian bertan erabilgarri izango dituzu honako zerbitzu hauek:
- Maileguak eta itzulketak
- Informazioa eta arreta zerbitzua
Orain arte bezala, Liburutegira etorri gabe erabilgarri dituzu zerbitzu hauek:
- Artikulu eta liburu-kapituluen kopia digitalak, beti ere egile eskubideen legedia errespetatuz
- eLiburutegia
- Informazio bibliografikoa
Ordutegia:
09:00 – 14:00 (egunero)
Gurekin harremanetan jartzeko:
943022604
688671705
Egoera aldatu ahala, doitu egingo ditugu eskainitako zerbitzuak.
