Elgetako liburutegia

Zugandik hurbil!

Ipuinen orduko saio berezia

Argitalpen-data: 

Ipuinen ordua

Liburutegira etortzen dira normalean herriko haurrak ipuinak entzutera, baina, oraingo honetan guri tokatu zaigu ipuinen ordua beraien etxeetara helaraztea.

Prest, neska-mutilak? Ea gustuko duzuen Ipuinen orduko saio berezi hau!

Gogoratu! Leotolderen marrazkia egin eta liburutegira bidaltzea liburuen zozketan parte-hartzeko. Marrazkiarekin batera zure izen-abizenak idatzi, jaso ahala marrazkiak sarean jarriko ditugu ikusgai. Ea nola irudikatzen duzuen Leotolde!

Marrazkiak bidaltzeko: elgetakoliburutegia@elgeta.eus edo 688729603 WhatsApp/Telegram bidez