Irakurketa erraza eta eskuragarria
Txoko honetan Irakurketa Errazeko (IE) eta irakurketa eskuragarriko materialak aurkituko dituzu.
Irakurketa Errazeko (LF) materialak irakurtzeko zailtasunak dituzten pertsonek irakurtzeko eta ulertzeko arreta bereziz prestatutako liburuak, dokumentuak, webguneak eta halakoak.
IFLA erakundeak (Liburutegien Elkarte eta Erakundeen Nazioarteko Federazioa) emandako jarraibideak betetzen dituzte, edukiari, hizkuntzari eta formari dagokienez.
Irakurketa Errazaren berezko materialez gain, interesgunean irakurketa eskuragarriko materialak ere bildu ditugu, alegia, normaltasunez irakurtzea eragozten duen zailtasunen bat duten pertsonengan pentsatutako bestelako materialak hala nola, piktogramenkin lagundutako irakurketa, Braille eta ikuspegi errealista duten ipuinak (Montessori filosofia jarraitzen dutenak).
Gure liburutegiko irakurketa eskuragarri txokoan ipuinen audioliburuak aurkitu ditzakezu CD formatoan. Kontsultatu hemen audioliburuen katalogoa:
Eliburutegian ere ume eta gazteentzako audioliburuak eskaintzen dira Daisy formatoan.
Zer da Daisy formatua:
Daisy, audioliburuak irakurtzeko/entzuteko pentsatuta dago. Ikusmen-arazoak edota dislexia pairatzen duten pertsonentzako oso konponbide ona da, entzun baino ez dutelako egin behar.
Horregatik, Daisy liburu digital oso interesgarria da, testua eta irudiak audio pistekin sinkronizatuak daudelako, eta honek irakurketa errazten du.
Daisy formatuan irakurtzeko argibideak: https://kzgunea.blog.euskadi.eus/blog/2018/09/13/nola-irakurri-liburuak-daisy-formatuan/?lang=eu
Kontsultatu hemen eliburutegiko audioliburuen katalogoa:
Azken aldaketako data: