"24 ordu Harri Aroan"
- Liburutegia:
- Eibarko Juan San Martin Udal Liburutegia
- Gaiak:
- Komikiak eta eleberri grafikoak, Historia
- Gomendatuta:
Egin ezazu 20.000 urte inguruko bidaia iraganera eta bisitatu Harri Aroa egun batez; ikasi sua pizten eta harrizko tresnak egiten, ezagutu naturan dauden landare jangarriak, eta aurre egin Harri Aroko bizimoduan dauden ohiko arriskuetako batzuei. Eta hori guztia, Auri harpetar gaztearen laguntzarekin!
Gaztetxoei zuzendutako komiki formatudun ezagutza liburu interesgarria bezain entretenigarria.