Eibarko Juan San Martin udal liburutegia

Umeen liburutegiko bloga

Jirabira: irakurketa sustatzeko jolasa

Argitalpen-data: 

Liburutegiak jolas honen 5. edizioa egingo du, irakurketa sustatzeko asmoarekin, apirilaren 13tik ekainaren 12ra.

Jirabira: irakurketa sustatzeko jolasa

Zer egin jolasteko

  • Liburutegiko bazkide izan behar da parte hartu ahal izateko. Lehen Hezkuntzako 2. mailatik aurrera.
  • Izena emandakoan, kartilla bat jasoko duzu bertan lortzen dituzun puntuak pegatzen joateko.
  • Aukeratu liburu bat. Behin irakurrita, Liburutegian emango dizugun fitxa bat bete beharko duzu.
  • Jolasteko momentua iritsi da.  Biratu erruleta eta erantzun egiten dizugun galderari.
  • Zuzen erantzundako galdera bakoitzeko, laukitxo bat betetzea lortzen duzu. Irakurritako liburua euskaraz bada, laukitxoak bi izango dira.

Berria!

Liburu gomendatuak jarriko ditugu irakurleen eskuera. Horietako bat irakurriz gero, 3 puntu edo laukitxo lortuko dira.

Parte-hartzaile guztientzako detailetxo bat egongo da.
Jolastu ahal izateko, izena eman behar da Liburutegian.