Eibarko Juan San Martin udal liburutegia

Umeen liburutegiko bloga

Jirabira

Argitalpen-data: 

Irakurketa sustatzeko jolasa

Udal Liburutegiak jolas honen 4. edizioa egingo du, irakurketa sustatzeko asmoarekin, apirilaren 2tik ekainaren 9ra.

Jolasaren arauak:

  • Liburutegiko bazkide izan behar da parte hartu ahal izateko. Lehen Hezkuntzako 2. mailatik aurrera.
  • Aukeratu liburu bat. Behin irakurrita, Liburutegian emango dizugun fitxa bat bete beharko duzu.
  • Jolasteko momentua iritsi da.  Biratu erruleta eta erantzun egiten dizugun galderari.
  • Zuzen erantzundako galdera bakoitzeko, laukitxo bat betetzea lortzen duzu. Irakurritako liburua euskaraz bada, laukitxoak bi izango dira.
  • Parte-hartzaile guztientzako detailetxo bat egongo da.


Jolastu ahal izateko, izena eman behar da Liburutegian.