Eibarko Juan San Martin udal liburutegia

Umeen liburutegiko bloga

Jirabira: irakurketa bultzatzeko jolasa

Argitalpen-data: 

Zenbat puntu lortzeko gai zara? irakurri, biratu erruleta eta asmatu!

Jolasa apirilaren 4an hasi eta ekainaren 10an bukatuko da. LHko 1. mailan edo gehiago egon behar duzu parte hartzeko.

Jolasaren oinarriak:

Aukeratu liburu bat. Behin irakurrita, Liburutegian emango dizugun fitxa bat bete beharko duzu.

Jolasteko momentua iritsi da. Biratu erruleta eta erantzun egiten dizugun galderari. Irakurritako liburua euskaraz bada, bi aldiz bota dezakezu.

Zuzen erantzundako galdera bakoitzeko 5 puntu irabazten dituzu.

Parte-hartzaile guztientzako detailetxo bat egongo da eta puntu gehien lortzen dituen megairakurlearentzako, sari bat.