Eibar

Biblioteca Municipal Juan San Martín

"Neguko argiak", Irati Elorrieta

Biblioteca:
HABE Liburutegia
Temáticas:
Novela
Recomendado:

«Zer esan behar zion?», pentsatu du An?esek Berlineko bere sukaldean Xuanekin batera afaria prestatzen ari dela: «Hildako batekin egin duela azkenengoz larrutan?». Marta etorri da, karaoke bat inprobisatu, eta Pariseko Komuna gogora ekartzen duen kantua abestu du.

Eszena eta ahots franko zelatatzen ditu eleberriak, erritmo azkarreko film baten gisan. An?esen eta Martaren ibilbideak zeharkatzen dituzten hainbat pertsonaia badatoz eta badoaz, leihoetan piztu eta itzaltzen diren argiak bezala, irristan. Porrotari, erresistentziari, ihesari edota berriz zerotik hasi beharrari buruzko kontakizunak harilkatuz, leku eta denbora ezberdinetako eszenak proiektatzen dira gizatalde solte baten barne munduan. Egileak eraikitzen duen puzzle gisako horretan, pertsonaia bilakatzen dira leku batzuk: Paris, Uribe Kosta eta, batez ere, Berlin. Osagai horiekin, aldez hutsal aldez gako diren uneen friso bizia ondu du Irati Elorrietak bere bigarren liburuan.

Irati Elorrietaren liburuak 2019ko Euskarazko Literaturako Euskadi Saria irabazi du. 

Liburuaren aurkezpen eguneko bideoa.